XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

tripako mina ematen dit keak.

Niri kalte egiten dit.

Berehala konturatzen naiz mareatu egiten bait naiz.

Leku itxi batetan oso gogorra da niretzat ke hori.

Eta gainera usain txarra uzten du tabakoak.

Goizeko zortzietan joaten naiz lanera eta batez ere orduantxe sufritzen dut.

Orain dela bi urte utzi nion erretzeari.

Horrexegatik nik badakit posible dela autobusetan ez erretzea.

Ez da hain zaila hamar minututan ez erretzea.

Momentu bat da besterik ez.

Zineetan jendeak ez du erretzen eta pelikula batek ordu t'erdi irauten du.

Zergatik ordea autobuseko hamar minutu horietan zigarroa piztu behar? Jendearen axolagabekeria haundia da gero.

EZ ERRE, DEBEKATUA IRAKURTZEN DA AUTOBUSETAN, BAINA ALFERRIK DA.

Goizean batez ere tripako mina ematen dit keak.

Debekatua dago erretzea baina gezurra dirudi.

Inork ez dio kasorik egiten.

Nik aspalditik erretzen dut autobusetan.

Ezin dut utzi, erretzaile porrokatua naiz.

Debekatuta dago bai baina inork ez du lege hori betetzen.

Bitartean erretzen jarraituko dut.

Ez dakit zertarako dauden autobusetako txartel horiek.

Amorrua ematen dit gazte horietako bat erretzen hasten bada.

Zeren eta gehienetan gazteak hasten dira erretzen.

Ez dute errespeturik, berdin zaie dena.

Bai autobusetan ezin da erre baina beti dago norbait erretzen.

Eta hori ikusten badut eskua luzatu eta zigarro bat hartzen dut.

Hauxe da errazena ohitura txarra da baina....